Skip to main content

Sailkapena: 1.1.4.1 Osoko Bilkuraren aktak

Saileko dokumentuak

Saileko nahiz sail honen azpisailetako dokumentuak erakusten dira hemen.

3983 dokumentu aurkitu dira

Datuen babeserako legea dela eta bada sail honetan argitaratu gabeko espedienteren bat. Honen informazioa ikusteko jarri mesedez harremanetan Udalarekin.

Signatura Azalpena Funtsa Sailkapena Hasiera data
Signatura
akta liburua I-002
Elizarako benefiziodunaren aukeraketaren inguruan.
Hasiera data
1792 / 2 / 2
Signatura
akta liburua I-002
Juan Bautista de Montesek misioak eta ariketa errukitsuak egiteari buruz bidalitako gutunaren irakurketa.
Hasiera data
1792 / 3 / 13
Signatura
akta liburua I-002
Olioaren enkantea eta errematea kontzeju-etxe txikian.
Hasiera data
1792 / 6 / 3
Signatura
akta liburua I-002
Valmedianoko markesarekin adostea Ildefonso de Romeok duen benefizioaren zerbitzariaren bizilekuaren baldintzak.
Hasiera data
1792 / 7 / 29
Signatura
akta liburua I-002
Gerrako Diputazioaren ofizioaren irakurketa, Frantziarekin Gerran probintziak adostuta duen lehen tertzioa mugara mugitu dadin eskatuz. Udalerriko 17 boluntario bidaltzea erabakitzen da eta gastu hori ordaintzeko behar den dirua bilatzea adosten da. # Javier de Abendaño izendatzea Aldundiaren batzarretarako Areriako batasunaren ordezkari gisa. # Francisco de Olaranen testamentugileari idaztea, obra gupidatsuak egiteko udal honentzat ezarritako dirua ordaintzeko eskatuz.
Hasiera data
1793 / 5 / 9
Signatura
akta liburua I-002
Boluntarioen batailoiaren eraketari eta aurkezpenari buruzko Batzar Nagusiaren gutuna irakurtzea. Santiago de Zeverio, udalerri honen tertzioaren buruari, boluntarioak bilatzeko lana agintzen zaio. # Korrejidoreak presoen auzi kriminalei buruz bidalitako zirkularraren irakurketa. # Javier de Iztuetaren idazkia pattarraren salmenta-prezioari buruz.
Hasiera data
1793 / 7 / 21
Signatura
akta liburua I-002
Juan Bautista de Altolaguirre, mugan dagoen herri honetako konpainiaren alferezak, beraien egoerari buruz bidalitako gutunaren irakurketa. # Diego Francisco de Elizaldek ardoaren prezioari buruz bidalitako idatziaren irakurketa.
Hasiera data
1793 / 12 / 15
Signatura
akta liburua I-002
Frantziarekiko Gerrarako finantzaketa bilatzea, propioen eta arielen zergak kobratuz. Nahikoa ez denez, Juan Martin de Albisuri gaur egun Luzia de Maiz bizi den etxea errentan ematea proposatzea erabakitzen da.
Hasiera data
1793 / 12 / 24
Signatura
akta liburua I-002
Ofizio baten irakurketa, erreguak eta otoitzak egin daitezen eskatuz Erregearen emaztearen alde, haurdunaldiaren azken hilabetean dagoelako. # Ofizio baten irakurketa, herrialdea inbasio-arriskuan dagoenez, armak erabiltzen trebatzeko eskatuz. # Probintziaren gutuna, aleen prezioaren inguruan. # Probintziaren gutuna, armadari egindako ordainketei buruzkoa.
Hasiera data
1794 / 2 / 23
Signatura
akta liburua I-002
Frantziarekiko gerrarako boluntarioei buruz. # Diego Francisco de Elizaldek egindako idazkia, bakailaoaren ordainketa eta banaketari buruz. # Jose de Ormazabalek Urbaraundiko haritzak erabiltzeko egindako eskaera, Apalategiko etxeak eraberritzeko.
Hasiera data
1794 / 3 / 16
Signatura
akta liburua I-002
Aldundiaren ofizioaren irakurketa, foru banaketari buruzkoa. # Boluntarioak mugako armadan sartzeko deia. Libre geratzen dira beren familiaren mantenurako beharrezkoak diren gizonak.
Hasiera data
1794 / 3 / 23
Signatura
akta liburua I-002
Juan Martin de Albisuren idazkia, errentan duen etxean eraberritzeak egiteko behar duen materiala lortzeko laguntza eskatuz. # Juan Antonio de Estalaren idazkia, soldadutzatik salbuesteko eskatuz.
Hasiera data
1794 / 5 / 15
Signatura
akta liburua I-002
Aldundiaren zirkularraren irakurketa, tertzioak Frantziarekiko gerrara bidaltzeari eta armadan zenbait postu izendatzearen inguruan. # Errekrutatzetik salbuesteko hainbat eskaera aztertzea eta salbuetsita daudenek egin beharreko ekarpenak adostea. # Errekrutatzea egitea.
Hasiera data
1794 / 6 / 8
Signatura
akta liburua I-002
Aldundiaren ofizioaren irakurketa, Frantziako gerrari buruzko albisteekin. Udalerri bakoitzean armak hartzeko gai diren gizon guztiak prest egoteko deia egiten da.
Hasiera data
1794 / 7 / 28
Signatura
akta liburua I-002
Frantziako gerrarako errekrutatzea eta postu izendapenak egitea.
Hasiera data
1794 / 7 / 29
Signatura
akta liburua I-002
Frantziako armada Irunera eta Hondarribiara iritsi ondoren, soldadu zauritu asko iristen dira udalerrietara. Armada utzitako soldaduak ere iristen dira, batzuk lapurreta egin eta zalaparta sortzen dutelarik. Ordena publikoa mantentzeko, udalerriko fusil guztiak prest izatea eta zaintza-taldeak prestatzea erabakitzen da. Gainera, itzulitako soldadu guztien zerrenda prestatzea adosten da.
Hasiera data
1794 / 8 / 5
Signatura
akta liburua I-002
Javier de Abendañori justizia ematen bere betebeharrak bete ditzan ohartarazten zaio. # Gregorio de Isasmendi medikuari gaixoekin dituen betebeharrak bete ditzan ohartarazten zaio. # Jose Ignacio de Arcelus haragi hornitzaileari, haragi eta ardo hornidura kontzeju-etxe nagusian ezarritakoaren arabera jar dezan eskatzen zaio.
Hasiera data
1794 / 8 / 10
Signatura
akta liburua I-002
Juan Ignacio de Narbaizaren gutunaren irakurketa, Frantziako armadaren aurka armak hartzera deituz.
Hasiera data
1794 / 8 / 23
Signatura
akta liburua I-002
Aldundiaren ofizioa, 17 urtetik 40 urtera bitarteko ezkongabeak probintziako tertzioen sarjentu nagusiaren aurrean aurkezteko eskatuz, batailoia osatu ahal izateko.
Hasiera data
1794 / 10 / 28
Signatura
akta liburua I-002
Gauza batzuk falta direla ikusi da Santos de Zunzunegui kontzeju-etxe zaharretik mugitu ondoren. Juan Antonio de Arrese errentari berria dagoenez, gauzen inbentario berria egitea erabakitzen da.
Hasiera data
1795 / 1 / 9