Sailkapena: 1.1.4.1 Osoko Bilkuraren aktak
Saileko dokumentuak
Saileko nahiz sail honen azpisailetako dokumentuak erakusten dira hemen.
3983 dokumentu aurkitu dira
Datuen babeserako legea dela eta bada sail honetan argitaratu gabeko espedienteren bat. Honen informazioa ikusteko jarri mesedez harremanetan Udalarekin.
| Signatura | Azalpena | Funtsa | Sailkapena | Hasiera data |
|---|---|---|---|---|
|
Signatura
akta liburua I-005
|
Jose Antonio de Iztuetak Leoncio de Sarasolaren eskaintza hobetu ondoren, ardoaren arielaren enkantea berriro egitea erabakitzen da. # Leoncio de Sarasolak Luis de Garinen eskaintza hobetu ondoren, Kataluniako pattarra eta likoreen arielen errematea berriz egitea erabakitzen da. |
Funtsa
|
Sailkapena
|
Hasiera data
1864 / 7 / 24
|
|
Signatura
akta liburua I-005
|
Irakaskuntzako ikuskatzaileak eskoletara egindako bisitaren ondoren, lehen hezkuntzako tokiko batzarrarekin batera, eskoletan egin daitezkeen hobekuntzak eztabaidatzen dira. |
Funtsa
|
Sailkapena
|
Hasiera data
1864 / 7 / 28
|
|
Signatura
akta liburua I-005
|
Udalerriko zirujaua bere lanbidean aritzeko ezinduta dagoenez, honi ofizio bat bidaltzea erabakitzen da, bere gaixotasunak irauten duen bitartean karguan ordezko bat jarriko dela abisatzeko. |
Funtsa
|
Sailkapena
|
Hasiera data
1864 / 7 / 31
|
|
Signatura
akta liburua I-005
|
Udalbatza berriaren kargu hartzeak. # Prokuradore sindikoaren bozketa egiteko eta zinegotzi berriek bete behar dituzten postuei buruzko bilera egitea erabakitzen da. |
Funtsa
|
Sailkapena
|
Hasiera data
1865 / 1 / 1
|
|
Signatura
akta liburua I-005
|
Prudencio de Insausti sindiko prokuradore izendatzea. # Udalbatzaren ohiko bilkurak egiteko egunak adostea. |
Funtsa
|
Sailkapena
|
Hasiera data
1865 / 1 / 6
|
|
Signatura
akta liburua I-005
|
Juan Martin de Armendariz lehen hezkuntzako maisuaren eskaera, bizi den gela ordaintzeko diru-kopuru bat ordain diezaioten. Eskatzen duen kopurua gehiegizkoa dela iritzita, gela bat eskaintzen zaio Luis de Garinen etxean. |
Funtsa
|
Sailkapena
|
Hasiera data
1865 / 1 / 13
|
|
Signatura
akta liburua I-005
|
Ur-gordailuetako urak aztertu ondoren eta azken biltegiko ura nahasia eta egoera txarrean dagoela ikusirik, beharrezko hobekuntzak egin arte kontratistari azken epea ez ordaintzea erabakitzen da. |
Funtsa
|
Sailkapena
|
Hasiera data
1865 / 12 / 31
|
|
Signatura
akta liburua I-005
|
Ur-gordailuetako uren analisiarekin lotuta, Donato de Lasa, iturri berriko obren errematatzaileak bidalitako idazkia, abenduak 31ko aktan sartzea erabakitzen da. |
Funtsa
|
Sailkapena
|
Hasiera data
1866 / 5 / 6
|
|
Signatura
akta liburua I-005
|
Irakaskuntzako ikuskatzaileak bisita egin ondoren, nesken eskola beharrezko materialez hornitzea erabakitzen da. |
Funtsa
|
Sailkapena
|
Hasiera data
1866 / 5 / 16
|
|
Signatura
akta liburua I-005
|
Eraikitako iturri berria urik gabe dagoenez, egoera aztertzeko eskatzen zaie Jose Maria de Aseguinolazari eta Juan de Muguerzari. |
Funtsa
|
Sailkapena
|
Hasiera data
1866 / 6 / 18
|
|
Signatura
akta liburua I-005
|
Francisco de Arresek bi kontzeju-etxeen errentamenduagatik udalarekin duen zorraren gaia eztabaidatzen da. Zorra jaistea eta ordaintzeko epe berriak jartzea adosten da. |
Funtsa
|
Sailkapena
|
Hasiera data
1866 / 7 / 24
|
|
Signatura
akta liburua I-005
|
Ignacio de Errastiren ordainketa, Maria de Lazkanok medikua eta botikaria jartzeko ezarritako laguntzaren administratzaile gisa. |
Funtsa
|
Sailkapena
|
Hasiera data
1866 / 7 / 29
|
|
Signatura
akta liburua I-005
|
Justo de Ibaseta arkitektoak iturri berrian egindako obren ikuskapena egin ondoren, gaia konpontzeko, Donato de Lasa errematatzaileari proposamen bat egitea erabakitzen da. Arkitektoak proposatutako obra txiki baten bidez, urak iturriaren zoladurara ez erortzea saihestea eta beste hobekuntza batzuk egitea proposatzen zaio sortzen diren lokatzak saihesteko. Kontratistak ordaindu beharko du obra. |
Funtsa
|
Sailkapena
|
Hasiera data
1867 / 3 / 27
|
|
Signatura
akta liburua I-005
|
Iturriko obren ordainketa aztertzea. |
Funtsa
|
Sailkapena
|
Hasiera data
1867 / 4 / 1
|
|
Signatura
akta liburua I-005
|
Benito de Albisu zirujauak kargua utzi ondoren, Aldizkari ofizialean lanpostu hutsa iragartzea erabakitzen da. |
Funtsa
|
Sailkapena
|
Hasiera data
1868 / 1 / 17
|
|
Signatura
akta liburua I-005
|
Baldintza egokietan zirujau berririk lortu ez denez, Juan Manuel de Sarasola medikuari zirujau plaza ematea erabakitzen da. |
Funtsa
|
Sailkapena
|
Hasiera data
1868 / 5 / 10
|
|
Signatura
akta liburua I-005
|
Ardoaren, pattarraren, likorearen eta olioaren arielen errematea egin ondoren ez da eskaintzailerik aurkezten. |
Funtsa
|
Sailkapena
|
Hasiera data
1868 / 5 / 31
|
|
Signatura
akta liburua I-005
|
Ardoaren, pattarraren, likorearen eta olioaren arielen errematea egin ondoren ez da eskaintzailerik aurkezten. |
Funtsa
|
Sailkapena
|
Hasiera data
1868 / 6 / 7
|
|
Signatura
akta liburua I-005
|
Ardoaren, pattarraren, likorearen eta olioaren arielen errematea egiten da. Ardoaren enkantea onartzeko Luis de Garin eskaintzen da. Nafarroako pattarraren enkantea onartzeko Jose Ramon de Apalategui eskaintzen da. Kataluniako pattarra eta likoreen enkantea onartzeko Luis de Garin eskaintzen da. Olioaren enkanterako Jose Joaquin de Mendizabal eskaintzen da. # Jose Fernando de Zufiriari diru kopuru bat ematen zaio iturriaren obrengatik. |
Funtsa
|
Sailkapena
|
Hasiera data
1868 / 6 / 11
|
|
Signatura
akta liburua I-005
|
Herriko gazteek eskatu ondoren, Juan de Muguerzari ble jokorako zelai baterako planoak eta aurrekontua prestatzea eskatzen zaio. |
Funtsa
|
Sailkapena
|
Hasiera data
1868 / 8 / 23
|