Skip to main content

Atala: Udal Aktak

Saileko dokumentuak

Saileko nahiz sail honen azpisailetako dokumentuak erakusten dira hemen.

4231 dokumentu aurkitu dira

Datuen babeserako legea dela eta bada sail honetan argitaratu gabeko espedienteren bat. Honen informazioa ikusteko jarri mesedez harremanetan Udalarekin.

Signatura Azalpena Funtsa Sailkapena Hasiera data
Signatura
akta liburua I-005
Ardoaren, Nafarroako eta Kataluniako pattarraren eta likoreen arielak eta bale, bakailao eta sardina olioaren arielak jendaurreko enkantean ateratzea erabakitzen da. # Gastuen eta diru-sarreren aurrekontua Aldundira bidaltzea adostea onarpena emateko.
Hasiera data
1864 / 5 / 29
Signatura
akta liburua I-005
1863ko lehen seihilekoari dagozkion kontuen batzordeak egindako azterketa.
Hasiera data
1864 / 6 / 1
Signatura
akta liburua I-005
Aldundiaren ofizioaren irakurketa, ardoaren, pattarraren, likoreen eta olioaren gaineko zergaren errematerako baldintzak onesten dituena.
Hasiera data
1864 / 6 / 8
Signatura
akta liburua I-005
Ardoaren, pattarraren, likorearen eta olioaren arielen errematea egiten da. Nafarroako pattarraren enkantea onartzeko Antonio de Barandiaran eskaintzen da. Ardoaren enkantea onartzeko Leoncio de Sarasola eskaintzen da. Kataluniako pattarra eta likoreen enkanterako ez da eskaintzailerik onartzen. Olioaren enkantea onartzeko Jose Maria de Sasiainbarrena eskaintzen da.
Hasiera data
1864 / 6 / 19
Signatura
akta liburua I-005
Bi zergadun nagusi izendatzea, alkatearekin batera hauteskunde-zerrendak zuzentzeko.
Hasiera data
1864 / 6 / 29
Signatura
akta liburua I-005
Kataluniako pattarra eta likoreen arielen errematea berriz egitea. Enkantea onartzeko Luis Garin eskaintzen da.
Hasiera data
1864 / 7 / 3
Signatura
akta liburua I-005
Jose Antonio de Iztuetak Leoncio de Sarasolaren eskaintza hobetu ondoren, ardoaren arielaren enkantea berriro egitea erabakitzen da.
Hasiera data
1864 / 7 / 16
Signatura
akta liburua I-005
Leoncio de Sarasolak Luis de Garinen eskaintza hobetu ondoren, Kataluniako pattarra eta likoreen arielen errematea berriz egitea erabakitzen da.
Hasiera data
1864 / 7 / 17
Signatura
akta liburua I-005
Jose Antonio de Iztuetak Leoncio de Sarasolaren eskaintza hobetu ondoren, ardoaren arielaren enkantea berriro egitea erabakitzen da. # Leoncio de Sarasolak Luis de Garinen eskaintza hobetu ondoren, Kataluniako pattarra eta likoreen arielen errematea berriz egitea erabakitzen da.
Hasiera data
1864 / 7 / 24
Signatura
akta liburua I-005
Irakaskuntzako ikuskatzaileak eskoletara egindako bisitaren ondoren, lehen hezkuntzako tokiko batzarrarekin batera, eskoletan egin daitezkeen hobekuntzak eztabaidatzen dira.
Hasiera data
1864 / 7 / 28
Signatura
akta liburua I-005
Udalerriko zirujaua bere lanbidean aritzeko ezinduta dagoenez, honi ofizio bat bidaltzea erabakitzen da, bere gaixotasunak irauten duen bitartean karguan ordezko bat jarriko dela abisatzeko.
Hasiera data
1864 / 7 / 31
Signatura
akta liburua I-005
Udalbatza berriaren kargu hartzeak. # Prokuradore sindikoaren bozketa egiteko eta zinegotzi berriek bete behar dituzten postuei buruzko bilera egitea erabakitzen da.
Hasiera data
1865 / 1 / 1
Signatura
akta liburua I-005
Prudencio de Insausti sindiko prokuradore izendatzea. # Udalbatzaren ohiko bilkurak egiteko egunak adostea.
Hasiera data
1865 / 1 / 6
Signatura
akta liburua I-005
Juan Martin de Armendariz lehen hezkuntzako maisuaren eskaera, bizi den gela ordaintzeko diru-kopuru bat ordain diezaioten. Eskatzen duen kopurua gehiegizkoa dela iritzita, gela bat eskaintzen zaio Luis de Garinen etxean.
Hasiera data
1865 / 1 / 13
Signatura
akta liburua I-005
Ur-gordailuetako urak aztertu ondoren eta azken biltegiko ura nahasia eta egoera txarrean dagoela ikusirik, beharrezko hobekuntzak egin arte kontratistari azken epea ez ordaintzea erabakitzen da.
Hasiera data
1865 / 12 / 31
Signatura
akta liburua I-005
Ur-gordailuetako uren analisiarekin lotuta, Donato de Lasa, iturri berriko obren errematatzaileak bidalitako idazkia, abenduak 31ko aktan sartzea erabakitzen da.
Hasiera data
1866 / 5 / 6
Signatura
akta liburua I-005
Irakaskuntzako ikuskatzaileak bisita egin ondoren, nesken eskola beharrezko materialez hornitzea erabakitzen da.
Hasiera data
1866 / 5 / 16
Signatura
akta liburua I-005
Eraikitako iturri berria urik gabe dagoenez, egoera aztertzeko eskatzen zaie Jose Maria de Aseguinolazari eta Juan de Muguerzari.
Hasiera data
1866 / 6 / 18
Signatura
akta liburua I-005
Francisco de Arresek bi kontzeju-etxeen errentamenduagatik udalarekin duen zorraren gaia eztabaidatzen da. Zorra jaistea eta ordaintzeko epe berriak jartzea adosten da.
Hasiera data
1866 / 7 / 24
Signatura
akta liburua I-005
Ignacio de Errastiren ordainketa, Maria de Lazkanok medikua eta botikaria jartzeko ezarritako laguntzaren administratzaile gisa.
Hasiera data
1866 / 7 / 29