Sailkapena: 1.1.4. Osoko Bilkuraren akta liburuak
Saileko dokumentuak
Saileko nahiz sail honen azpisailetako dokumentuak erakusten dira hemen.
4029 dokumentu aurkitu dira
Datuen babeserako legea dela eta bada sail honetan argitaratu gabeko espedienteren bat. Honen informazioa ikusteko jarri mesedez harremanetan Udalarekin.
| Signatura | Azalpena | Funtsa | Sailkapena | Hasiera data |
|---|---|---|---|---|
|
Signatura
akta liburua I-003
|
Kontuak kitatzeko batzordearen ofizioaren irakurketa, tropen zerbitzurako hornidurak eman dituzten herrien eta partikularren zerrenda bidaltzeko aginduz. |
Funtsa
|
Sailkapena
|
Hasiera data
1810 / 9 / 23
|
|
Signatura
akta liburua I-003
|
Probintziako Kontseiluaren ofizioaren irakurketa, diru-kontuak aurkezteko eskatuz. # Probintziako Kontseiluaren ofizioa, udal-kontseiluak egindako hainbat ordainarazpenengatik behin eta berriz aurkeztu zaizkion kexen ondorioz, hemendik aurrera kobratu aurretik, egoerak Probintzia Kontseilura bidaltzeko eskatuz lehenik honer onar ditzan. # Dagozkien kuotak zehazteko jabeen batzarrerako deia egitea adostea. |
Funtsa
|
Sailkapena
|
Hasiera data
1810 / 10 / 9
|
|
Signatura
akta liburua I-003
|
Jabe bakoitzari dagokion kuota adierazteko bilera. # Banaketa eta ordaindu beharreko gastuak zehaztea. # Kontuen berrikuspena. |
Funtsa
|
Sailkapena
|
Hasiera data
1810 / 10 / 15
|
|
Signatura
akta liburua I-003
|
Probintziako Kontseiluaren ofizioaren irakurketa, patrono edo administratzaileek hamarrenen inguruan duten dokumentazioari buruz. Benito de Garagarzak Probintziako Kontseiluak agindutakoa betetzea erabakitzen da. |
Funtsa
|
Sailkapena
|
Hasiera data
1810 / 10 / 20
|
|
Signatura
akta liburua I-003
|
Probintziako Kontseiluaren ofizioaren irakurketa, Gobernadorearen ebazpen batekin, udalerriek ordezkapenerako egokiak iruditzen zaizkien elizgizonak proposa ditzaten. Lazkaok prestatutako zerrenda ematen da. # Probintzia Kontseiluaren ofizioa eskaleen inguruan. # Probintziako Kontseiluaren ofizioa, Gobernadoreak erabakitako diru-banaketari buruzkoa. |
Funtsa
|
Sailkapena
|
Hasiera data
1810 / 10 / 27
|
|
Signatura
akta liburua I-003
|
Juan de Ceverioren idazkia, Dionisio de Ceverio bere semea ordezkapenerako izendatu izanaren inguruan. |
Funtsa
|
Sailkapena
|
Hasiera data
1810 / 10 / 29
|
|
Signatura
akta liburua I-003
|
Kontuak likidatzeko batzordearen ofizioa, hainbat konturen kitapenari buruzkoa. # Probintziako Kontseiluaren ofizioa, ordezkapenerako proposamenei buruzkoa. |
Funtsa
|
Sailkapena
|
Hasiera data
1810 / 10 / 30
|
|
Signatura
akta liburua I-003
|
Zergetarako kuotak ezartzea. # Gobernadorearen adierazpena, Gipuzkoako lurralde jabetzaren egoeran patronatuengatik sekularrek jasotakoa sartu gabe dagoela adieraziz eta ekarpenak berrikusteko eskatuz. # Lazkaoko kontribuzioetan ezartzen diren kargei buruz Probintziako Kontseiluarekin hitz egitea adostea. |
Funtsa
|
Sailkapena
|
Hasiera data
1810 / 11 / 3
|
|
Signatura
akta liburua I-003
|
Probintziako Kontseiluaren ofizioaren irakurketa, Gobernadoreari Gobernua jarri zenetik hil diren erlijiosoen zerrenda bidaltzeko eta hemendik aurrera hilero hiltzen direnen zerrenda emateko. # Probintziako Kontseiluaren ofizioa, udaletako langileak ekarpenaren erantzule izan daitezen. # Joaquin de Michelena, polizia orokorraz arduratzen den Probintziako kontseilariaren ofizioa, herriko kartzelan dauden presoen arrazoi bat bidal diezaioten. |
Funtsa
|
Sailkapena
|
Hasiera data
1810 / 11 / 20
|
|
Signatura
akta liburua I-003
|
Dionisio Zeverioren eskubideari buruzko ofizio baten irakurketa, bere arazoa konpontzeko Gobernadorearengana jo dezala jakinarazteko. |
Funtsa
|
Sailkapena
|
Hasiera data
1810 / 11 / 25
|
|
Signatura
akta liburua I-003
|
Udalerriak zor dituen etekinen arrazoiari buruzko ofizioaren irakurketa, ordainketa lehenbailehen egin dezaten eskatuz. # Prudencio de Zufiriaren idazkiaren irakurketa, olioa saltzeko eskatutako baimenaren inguruan. Eskaera ez onartzea erabakitzen da. |
Funtsa
|
Sailkapena
|
Hasiera data
1810 / 12 / 6
|
|
Signatura
akta liburua I-003
|
Joaquin de Michelena Probintziako kontseilariaren ofizioaren irakurketa, kontzeju-etxeak dituen erabilerei buruzkoa. Kontzeju-etxea erre ondoren, Karmeldarren komentua erabiltzea baimentzen du udal kontseiluaren bilkurak egiteko. |
Funtsa
|
Sailkapena
|
Hasiera data
1810 / 12 / 13
|
|
Signatura
akta liburua I-003
|
Belategi, Arpide eta Azkondogietako haztegietan birlandatzeko moduko zuhaitzak daude. Udalerriak horretarako baliabiderik ez duenez, Juan Bautista de Beriztain eta beste batzuk horretaz arduratzea adosten da. |
Funtsa
|
Sailkapena
|
Hasiera data
1810 / 12 / 15
|
|
Signatura
akta liburua I-003
|
Martin Jose de Ormazabal lehen letrerako maisuaren idazkiaren irakurketa, kontuak aurkeztuz eta egindako lanagatik zor zaiona ordaintzeko eskatuz. |
Funtsa
|
Sailkapena
|
Hasiera data
1810 / 12 / 25
|
|
Signatura
akta liburua I-003
|
Probintziako Kontseiluaren ofizioaren irakurketa, udal-arbitrioak errematera ateratzeari buruzkoa. # Probintziako Kontseiluaren ofizioa, gainditutako interesengatik ordaindu beharreko zenbatekoari eta horretarako librantzak emateari buruzkoa. |
Funtsa
|
Sailkapena
|
Hasiera data
1811 / 1 / 9
|
|
Signatura
akta liburua I-003
|
Joaquin de Michelena polizia orokorraz arduratzen den Probintziako kontseilariaren ofizio baten irakurketa, tabakoaren gaineko zergari buruzkoa, boluntarioen partidetan hainbat upel atzeman ondoren. # Probintziako Kontseiluaren ofizioa, Sebastian Alberto de Imazi udal-kontseilari gisa salbuesteko emandako ziurtagiriari buruzkoa. Martin Ignacio de Insausti bere karguan jartzea erabakitzen da. |
Funtsa
|
Sailkapena
|
Hasiera data
1811 / 1 / 17
|
|
Signatura
akta liburua I-003
|
Probintziako Kontseiluaren ofizioaren irakurketa, Maria Felipa de Ulacia eta beste hainbatek egindako eskariari buruz, udalerriaren ardurapean dauden haurren edoskitzeagatik ordaingu gabe dutena emateko. # Probintziako Kontseiluaren ofizioa, banatutako bulden kitapenari buruzkoa. # Evaristo de Echagüeri ardoaren eta pattarraren arielaren gerakinak ematea erabakitzen da. |
Funtsa
|
Sailkapena
|
Hasiera data
1811 / 2 / 19
|
|
Signatura
akta liburua I-003
|
Kontribuzioei dagozkien kuotak zehaztea. # Inudeei ordainketak egitea adostea. # Bilera errepikatzea erabakitzen da, jabe asko bertaratu ez direlako. |
Funtsa
|
Sailkapena
|
Hasiera data
1811 / 2 / 25
|
|
Signatura
akta liburua I-003
|
Marcos Antonio de Ecenarrori bere lanagatik zor zaiona ordaintzea adostea. # Jabeek kontribuzioengatik ordaindu behar dituzten kuotak zehaztea. # Probintziako Kontseiluari baimena eskatzea udalerriak hainbat komunitate eta pertsonari zor diena ordaintzeko. |
Funtsa
|
Sailkapena
|
Hasiera data
1811 / 3 / 11
|
|
Signatura
akta liburua I-003
|
Probintziako Kontseiluaren ofizioaren irakurketa, Gobernadorearen agindu baten inguruan, parrokia-elizan hutsik dagoen postuari buruz. Udalak hainbat proposamen egiten ditu. # Probintziako Kontseiluaren ofizioa, herriko soldatapeko langileen egoera bat emateko, beren eginkizun eta soldatekin. # Probintziako Kontseiluaren ofizioa, ospitale zibiletan dauden gaixoen eta miserikordietan dauden haur umezurtzen zerrendak bidal daitezen. # Probintzia Kontseiluaren ofizioa, propio eta arielen kontuak n… |
Funtsa
|
Sailkapena
|
Hasiera data
1811 / 3 / 17
|